Hemen dira II.Orbel-jokuek

Udazken honetan ere hizkuntzarekin jolastu nahi dugu eta herritar guztiak jolasean jarri nahi ditugu. Iaz sortu zen giroa ikusita, 13 urtetik hasi eta 70 urtetik gorako 380 bat norbanakok osatutako 129 taldek parte hartu zuten lehenengo Orbel-jokuetan, aurten ere jolasarekin jarraitzea erabaki dugu.

 

Euskara eta euskal kultura ardatz hartuta jokoaren helburu nagusia ondo pasatzea da. Herritarrak hizkuntzarekin eta euskal kulturarekin zerikusia duen kontu batean parte hartu eta ondo pasa dezaketela ikustea eta bitartean gauza berriak ezagutzea.

Lehiaketak iazko formatu bera izango du. Urriaren 16an hasita, hiru astetan galderak eta probak planteatuko ditugu, eta azaroaren 14an finala ospatuko dugu.

Ostiralero galdera eta proba desberdinak zabalduko ditugu eta parte hartzaileek astebete izango dute erantzuteko. Erantzunak ostiralerako entregatu beharko dira zuzenean webgunean edo tabernetan utziko ditugun kaxetan erantzunak utzita. Punturik gehien lortzen dituzten 3 taldeek azaroaren 14an egingo den finalean parte hartuko dute.

Parte hartzeko hiru laguneko taldea osatu behar da.  Galdetegi hau edo tabernetan utziko ditugun orriak bete eta kaxetan utzi. Behin izena emanda asteroko probei erantzutea da lan bakarra.

Jolasteko eta ondo pasatzeko gogoa baduzu, eta sari ederrak irabazi nahi badituzu, animatu!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide