http://www.markatu.eus web gunea sortu da kanpainarako. Bertan argitaratuko dira lehiaketan parte hartzen duten argazki guztiak eta bozkatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Bozkatuenei astero Samsung Galaxy tableta bat oparituko zaie. Horretaz gain, amaieran PuntuEUS Fundazioak bi lagunentzat nekazal-etxe batean asteburuko egonaldia zozketatuko du kanpainan parte hartu duten guztien artean.
Kanpaina bihar abiatuko da eta urriaren 15era arte luzatuko da. Informazio guztia http://www.markatu.eus/eu/ web gunean eskuragarri dago.
Kanpainaren helburu nagusia da .EUS domeinua gizartean errotzea sarean geroz eta presentzia handiagoa izan dezan. Dagoeneko 4.000 domeinutik gora daude erregistratuta eta kanpainarekin oraindik pausoa eman ez dutenak animatu nahi dira: enpresak, establezimenduak, erakundeak, musika edo kirol elkarteak, e.a.
.EUS domeinua edukien zati bat euskaraz duten edota euskaraz izan ez arren, euskarari edo euskal kulturari buruzko edukiak dizuzten web guneei zuzendua dago, euskara eta euskal kulturari identitate propioa emanez interneten.