Aloña Juaristi azkoitiarra duela zortzi urtetik da Maxixatzen elkarteko bazkide.
Zergatik egin zinen Maxixatzeneko bazkide?
Garrantzitsua iruditzen zaidalako herri aldizkari euskaldun bat izateaherrian, herriko albisteak euskaraz irakurri ahal izateko. Horrez gain, euskarak beti behar du euskal hiztun bakoitzaren bultzada. Eta nik argi dut: nire herrian euskaraz bizi nahi badut, neuk egin behar dut horretarako bidea, albokoaren zain egon gabe. Maxixatzeneko bazkide izatea, hori lortzeko urrats bat da nire ustez, eta oraindik bazkide ez direnak, halako talde euskaldunak indartzera animatu nahi ditut.
Elkarrizketa guztia ekaineko aldizkarian irakurri dezakezu.
Zuk ere Maxixatzeneko bazkide izan nahi al duzu? uztailean zehar larunbat eta ostegunetan eliz atarian edo plazan jarriko dugun mahaian izango duzu horretarako aukera.