Bagara nor, Korrika 19ko mezua

Igandean, 19. Korrikaren amaiera ekitaldian, aurtengo mezuaren egileak, Lorea Agirrek, azken kilometroa egin ostean irakurri zuen Urepeletik Bilbora eskuz esku lekukoaren barnean iritsitako mezua:

Auzia ez da izan ala ez izan.

Nolako edo halako izan. Kontua ez da hori.

Kontua ekitea da.

Egitea.

Egiten duguna gara.

Izatea egitea da.

 

Eta egiteko hautatu egin behar da.

Lekua hartu, plazan sartu.

Bazterretik erdira etorri.

Plaza erdira etorri eta lekuaz jabetu.

 

Eta zutik jarri, eta eskua altxa, eta hitza hartu.

Beldurrak uxatu, lotsa erauzi, gutxiegitasun ustea erantzi eta duintasuna jantzi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide