Joseba Tapiak rock formatu elektrikora egokitu ditu bere kantutegiko hamalau abesti eta Besamotzak taldearen laguntzarekin Euskal Herrian zehar eskainiko ditu datozen hilabeteetan. Oraingoz zuzenekoetarako proiektu bat baino ez da. Bere ondora Iñigo Telletxea (baxua; Borrokan, Anje Duhalde), Dani Narbarte (gitarra eta soinu txikia, Laiotz) eta Iker Uriarte (bateria, Betagarri) bildu ditu Tapiak (ahotsa eta gitarra elektrikoa). Informazio gehiago Badok atarian. Kontzertua Matadeixen izango da urriaren 21ean, 22:30etik aurrera.