Marea Urdina elkarteak batzar irekia egingo du ostegunean, martxoak 25, Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dituzte:
- 2020an egindako ekintzak
- 2020ko ekonomia balantzea
- Etorkizunerako erronkak
- Norberak dakarrena
Bilerara joateko inor ezagutzen baduzue, egin hari ere gonbidapena, bilera irekia izango baita. Denak izango dira ongietorriak, denok baikara Marea Urdina.