Marea Urdinatik Imanol eta Juliani Hondarribin merezi zuten ongietorria antolatzen jardun dugu azken egun hauetan. Zoritxarrez, COVID-19-a dela-eta, Hondarribiko Udalak inongo ekitaldi publikorik egitea galerazi digu.
Hori dela eta, Imanoli ongi etorri ofiziala egingo diogu datorren ostiralean, Azkoitian. Baztartxo antzokian egingo zaio omenaldia mendi lasterkariari, 19:00etan. Guztiok zaudete gonbidatuta.