Autismoaren Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2020ko mar. 26a, 17:28

Marea Urdinak etxetik ospatuko du Autismoaren Nazioarteko Eguna, eta bideo bat egingo dute herritarrek bidalitako argazkiekin eta bideoekin.

Apirilaren 2an, osteguna, Autismoaren Nazioarteko Eguna da, eta aurten era oso berezian ospatuko dugu egun hau, denok etxean egongo baikara. Arazo bat bezala ikus daitekeena guk abantaila moduan planteatu nahi dugu. Hain zuzen ere, etxetik denok familia giroan sentsibilizazio jarduera bat egiteko aukera paregabea dugula iruditzen zaigu.

Beraz, Marea Urdinatik #ETXETIKURDINDUMUNDUA egitasmoa proposatzen dizuegu, eta egun horretako kolorea URDINA izatea etxe/herri/mundu guztian.

Hori dela eta, bidali iezaguzu argazki edo bideo bat gure sare sozialetara apirilaren 3a baino lehen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide