2020 Inklusioaren urtea

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2019ko abe. 13a, 09:21

Azkoitiko udal ordezkari guztiak inklusioak batu ditu

2020 urtea urte berezia izango da benetan. Zergaitik? Hilabete bakoitza berezia izango delako, hilabete bakoitza aniztasunaren islada izango bait da, herri anitza bait daukagu. Horretaz jabetzeko gure egutegia zabaldu dugu herri guztian eta zuen denda, taberna, jatetxe, ikastetxe, zaharren egoitza, haurreskola,...-tan eskegita ikustea ohore bat da guretzat.

Herritarrak beti eman izan diguzue babesa eta beti gertu sentitu zaituztegu, inklusioaren bide luzean urrats txikiak (baina etenik gabeak) emateko indarrak zuengandik jaso izan bait ditugu.
Horregaitik, herriak eman digun babesa bere udal ordezkariengan isladatzea nahi genuen, berauek 2020 urtean (eta etorriko direnetan) hartzen dituzten erabaki guztietan (egitasmo, obra berri, aisialdi ekintza,…) INKLUSIOA (hizki larrietan) garbi izan dezaten.
Gustu handiz esan dezakegu, zuek ere Marea Urdina zarete!
Urte berri on guztioi!
 
Marea Urdina 
 
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide