San Andres Igeriketa Sari inklusiboa, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina

Zapatuan San Andres Igeriketa Saria jokatu zuten Elkargunean, eta saioa inklusiboa izan zela eta, bideoa argitaratu du Marea Urdinak.

Etxean bezalaxe sentiarazten gaituzuelako;
"beste" bat bezalaxe tratatzen gaituzuelako;
Pertsonak erdigunean jarriz, ertzetik begiratzeko gai zaretelako;
Aniztasuna bistaratuz, ohiko egiten duzuelako;
Etorkizuneko gizarte izango diren umeak hezten ari zaretelako;
Inklusioa, zuentzat, aukera bat ez delako;
Igeriketa klub bat baino gehiago zaretelako;
Besteen eredu zaretelako;
Mila esker bihotzez Zubiaurre!
Zuek ere Marea Urdina zarete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide