Marea Urdina Filmaren Kartela

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina

Hurrengo ostiralean, irailaren 27an, estreinatuko den Marea Urdinaren filmaren kartela aurkezten dugu.

Ilusio ikaragarriarekin, Marea Urdinaren filmaren kartela egiten dugu publiko.

Honako hau da kartelaren azalpena:

  • Alde batetik, Marea Urdinaren hasiera islatu nahi genuen: ilusioa, ziurgabetasunak, konpromisoa… Sentipen horiek guztiak Saturraraneko hasieran sentitu genituen, eta horregatik jarri diogu kartelaren atzealdean argazki hori.
  • Bestaldetik, Marea Urdina zer izan den adierazi nahi genuen; milaka pertsonen babesa eta milaka pertsona Marea Urdina Naiz esaten eta egitasmoa bere egiten. Horregatik, jaso ditugun argazki guztiekin mosaiko bat osatu dugu.
  • Eta bukatzeko, esaldi batekin geratu ginen iaz. Esaldi hori Azkoitiko pertsona oso berezi batek esan zigun Marea Urdina hasi genuenean, eta denborak arrazoia eman dio. Honako hau da esaldia: "Azkoitiarren bihotzera iritsiz gero, honek dena ematen du"

Irailaren 27an, bete ditzagun Baztartxoko 600 eserlekuak! #600baztartxora

Informazioa gehiagorako, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide