Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren urteroko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat da musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean sei-zazpi urte bitarteko haurrei aurkeztuko dizkiete familia ezberdinetako musika tresnak.
Aurten ekintza hau inklusiboki planteatzen da. Herrian aniztasun funtzionala duten umeak ongi etorriak izango dira instrumentu ezberdinak ezagutzera eta probatzera. Ume horientzat aurrera begira instrumentu bat jotzen ikasteko lehenengo pauso bat izan daiteke.
Marea Urdinatik Bizkargi Musika eta Dantza Eskola zoriondu nahi dugu, inklusioaren bidea luzea izan arren, horrelako pausoekin hasten delako. Zorionak Bizkargi!
Ikusi jarraian martxoko egitaraua:
Martxoko egitaraua |