Behar bereziak dituzten bailarako umeen gurasoei zuzenduta, bilera deitu du Marea Urdinak

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina

Edozein behar berezi dituztenen gurasoei dei egin die elkarteak, eta gaur bilduko dira, Azkoitiko Elkargunean.

Marea Urdina elkarteak bilera deitu du gaurko, osteguna, eta behar bereziak dituzten bailarako umeen gurasoei zuzendu die batzarra. Inklusioarako pausoak eman nahian, edozein behar berezi dituztenen gurasoak gonbidatu dituzte gaurko bilerara, eta Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan elkartuko dira, 19:15ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide