Hauxe da dudarik gabe Marea Urdinaren bideorik garrantsitsuena. 64 kilometrotan Gipuzkoako kosta guztian zehar emozioz eta maitasunez 500 igerilarik lagunduta Hondarribira iritsi den mezuarena. Marea Urdinaren mezua. Mezua bi pertsona oso berezik irakurri dute, Nereak eta Pablok. Horiengatik eta beraiek bezalako 1500 pertsonengatik sortu genuen Marea Urdina, gizarte honetan beraien lekua izan dezaten, gizartea izan daitezen. Marea Urdina zeharkaldi bat baino gehiago izan delako. Marea Urdina denok garelako. Beti eramango zaituztegu bihotzean.