URDINDUZ, autismoaren aldeko martxa solidarioa ospatuko da bihar Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2018ko mai. 19a, 08:14

Urdinduz solidaritatea, konpromisoa eta inklusioa da.

Bihar Maiatzak 20, URDINDUZ Autismoaren aldeko martxa solidarioa ospatuko da Donostian. Urdinduz solidaritatea, konpromisoa eta inklusioa da. Koloreztatu ditzagun kaleak urdinez egun bat ikusgai egiteko helburuarekin, hesiak hautsi eta nahasmen honen inguruko kontzientzia sortzeko grinarekin. Autismoaren Nazioarteko Egunaren harira, 2014ean Gautenak urtean behin egiten den autismoaren aldeko martxa sortu zuen. Aurtengoa igande honetan izango da, maiatzak 20, Donostian.

Gainera, 5.ena izango denaren garrantzi berezia azpimarratu behar dugu, 2018an Gautenak 40 urte betetzen baititu! Lanez, arduraz baina baita poztasunez eta ordainsariz ere beteriko 4 hamarkada izan dira. Gautena 1978ko abuztuaren 24ean jaio zen AEN (Autismoaren Espektruaren Nahasmena) duten pertsonen eta beraien familien beharrei erantzuteko, gizarteratzearen alde lan egiten zelarik. 40 urte beranduago bidea egiten jarraitzen dugu eta hori ospatu behar da!

Horregatik, oraingoan Urdinduz-ek iraupen luzeagoa izango du. Larunbatean hasiko gara ekintzekin igandean martxa solidarioarekin amaitzeko.

MAREA URDINA, nola ez, han egongo da, han egon behar du, gu ere URDINDUZ BAIT GARA! Animatu zu ere eta pasa egun zoragarri eta solidario bat gurekin!
 

Marea Urdina Taldea
 
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide