Kontzertuan gaur egungo hainbat egileren musika abestu zuten: Ken Zazpi, Zea Mays, Niko Etxart, Juantxo Zeberio, Sorotan Bele... Amaieran, gainera, Marea Urdinaren abestia abestu zuten zuzenean Marea Urdina taldeak.
Argazkiak: Sudupe
Marea Urdina egitasmoa babesteko kontzertu solidarioa izan zen atzo, ostirala, Baztartxo antzokian. Bizkargi dantza eta musika eskolako eta Donostiako musika eskolako ikasleek parte hartu zuten ekitaldian. Enekoitz Martinezek zuzendu zuen kontzertua, eta moldaketak Juanjo Zeberiok egin zituen. Abesbatza zuzentzen, berriz, Maje Larrañaga aritu zen.