Akatsak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

Akatsak egiten ditut,

baina asko kostatzen zait

horretaz ohartzea.

Neuk egindako guztia

ondo dagoela

iruditzen zait.

Besteen akatsak bakarrik

ikusten ditut,

eta neureak

ederto ezkutatu.

Besteena da beti

erru guztia,

besteak dira beti

eskasak,

besteak dira beti

ezdeusak.

Ez al dut sekula konturatu behar

neuk ere akats ugari egiten ditudala?

Noiz konturatu behar dut

neu ez naizela salbuespena?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide