Egun osoan
batera eta bestera ibili,
honekin eta harekin egon,
hau eta hori egin,
pentsatzeko astirik gabe
denbora zerbaitekin betez,
momentu batzuetan
eta instant batez,
zu burutik kentzea,
zu ahaztea lortzen dut,
eta neure buruari
“ea betirako ahazten zaitudan”,
esaten diot.
Baina,
ohera sartzean...
berriro zu...
beti zu...