Nire trikimailu guztiek
huts egin ondoren,
ipurdi bistan geratu naiz,
eta hori baino okerragoa:
denak konturatu dira.
Norbaitek begiratzen didanean,
kasualitatez bada ere,
niri buruzko zurrumurruren bat
entzun duela
pentsatzen dut,
eta burua jaitsiz,
ihes egiten dut.
Guztiak niri begira daudela
iruditzen zait.
Ezin dut kalea lasai zeharkatu.
Bizitza osoan
iruzurgilea izanagatik ere,
lehen inork ez zekien,
eta orain denek dakite,
lotsa galanta benetan!
Kalea hala nola zeharkatu,
eta etxera iritsi naizenean,
zera pentsatu dut:
Jarraituko al nuke nire trikimailuekin
inor konturatuko ez balitz?
Baiezkoan nago!
Nire lotsa bakarra
gainerakoak konturatu izana da,
ez egin ditudanak.
Neure jarreraz lotsatu beharrean,
besteen jardunaz arduratzen naiz.
Halakorik!!!
Maite Arrate