Sarritan,
bakarrik egoten naiz,
baina sekula
ez naiz bakarrik sentitzen:
ederki,
zoragarri
sentitzen naiz.
Bestetan,
jendez josita egon arren,
bakarrik sentitzen naiz:
ez naiz besteekin kausitzen,
ez dut beraien jardunarekin bat egiten,
deseroso nago.
Ez dut gogoko
jende askorekin egotea,
ezta iskanbilaren erdian egotea ere.
Lasaitasuna
gogoko dut,
eta sarritan
bakardadean aurkitzen dut
bilatzen dudan
patxada,
sosegua,
isiltasuna.
Bakarrik...
bakarrik sentitu gabe.
Maite Arrate