Larunbatean ospatuko da VII. Pilotari Eguna, eta egun horren bueltan antolatutako pilota txapelketa herrikoiak ere ari dira amaierara iristen. Joan den astean, gizonen bi eta erdiko nahiz binakako txapelketen final laurdenak jokatu dituzte Kontzejupen, baita emakumeen ligaxkako azken partidak ere.
Honako hauek izan ziren joan den asteko emaitzak:
Gizonen bi eta erdiko txapelketa:
- Zabale 22-21 Julen Aranburu
- Iraitz Korta 22-19 Iñaki Azkoitia
- Jokin Aranbarri 22-8 Unai Azpiazu
Emakumeen ligaxkako partida:
- Malen eta Eneritz 22-17 Maren eta Mireia
Mutilen binakako txapelketa:
- Jokin Aranbarri eta Julen Aranburu 22-17 Jon eta Lander
- Ugaitz eta Torria 22-12 Aldalur eta Zubizarreta
- Oier eta Kuku 22-14 Iraitz eta Mikel
- Azpiazu eta Zapirain 22-13 Xomorro eta Txitxo
Finalerdi guztiak datorren asteazkenean, ostegunean eta ostiralean jokatuko dituzte Kontzejupen, eta larunbatean, Pilotari Egunean, final handiak ikusteko aukera izango da.
Hauek dira zozketaz erabakita jokatuko diren finalerdiak:
- Asteazkenean, gizonen bi eta erdiko finalerdiak (19:00):
- Iraitz - Matxin
- Jokin Aranbarri - Zabale
- Ostegunean, emakumeen binakakoaren finalerdiak (19:00):
- Malen eta Eneritz - Maria eta Oihana
- Maria eta Haizea - Jone eta Ane
- Ostiralean, gizonen binakakoaren finalerdiak (19:00):
- Oier eta Kuku - Ugaitz eta Torria
- Azpiazu eta Zapirain - Jokin Aranbarri eta Julen Aranburu
Pilota partida egun guztietan egongo da kamisetak erosteko aukera.