Aste honetan jokatuko dira Pilotari Eguneko binakako txapelketaren azken final hamaseirenak

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea

Asteazkenean, ligaxkako partidekin jarraituko dute emakumeek. Ostegunean eta ostiralean, gizonen binakako txapelketako final hamaseireneko azken partidak jokatuko dira.

Aste honetan ere Kontzejupen partidak ikusteko aukera izango da. Alde batetik, asteazkenean, 18:30ean hasita, emakumeek ligaxkako partidak jokatuko dituzte. Hauek izango dira protagonistak:

  1. Jone eta Ane - Oihane eta Maialen
  2. Idoia eta Ane - Intza eta Uritz
  3. Maria eta Oihana - Ainara eta Andrea
  4. Maria eta Haizea - Eneritz eta Sorkunde

Bestalde, ostegunean eta ostiralean gizonen binakako final hamaseirenetako azken partidak jokatuko dira.

Ostegunean, 18:30ean hasita:

  1. Zabale eta Agirre - Montte eta Joritz
  2. Beñat Uzin eta Ander Etxeberria - Aldalur eta Zubizarreta
  3. Xitu eta Epelde - Iraitz eta Mikel
  4. Jon eta Lander - Odei eta Tomao

Ostiralean, 18:30ean hasita:

  1. Xabi Azkoitia eta Endika - Tomao I.a eta Godoy
  2. J. Aranbarri eta Julen - Olaizola eta Epelde
  3. Alberdi eta Eskurtza - Kuku eta Oier

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide