Ostegun eta ostiralean jokatu ziren Pilotari Eguneko bi eta erdiko txapelketako final zortzirenak. 16 pilotari aritu ziren lehian, eta horietatik zortzik lortu zuten final laurdenetarako txartela. Hauek izan ziren emaitzak:
- Jokin Aranbarri 22 - 11 Txitxo
- Markel 7 - 22 Unai Azpiazu
- Matxin IV 22 - 12 Zubizarreta
- Julen Aranburu 22 - 14 Juin
- Salegi 9 - 22 Iñaki
- Kuku 10 - 22 Iraitz
- Txaorri 10 - 22 Zabale
- Josu Viana 22 - 20 Xomorro
Datorren asteetan binakako txapelketa izango da protagonista, eta itxaron egin beharko dugu bi eta erdiko final erdietara zein pasako diren jakiteko.