Pilotari Eguneko bi eta erdiko txapelketaren final zortzirenak jokatuko dituzte gaur eta bihar

Gaur eta bihar artean jokatuko dituzte Kontzejupen Pilotari Eguneko bi eta erdiko txapelketaren final zortzirenetako kanporaketak. Gaur, osteguna, 18:30ean hasiko dira partidak; bihar, ostirala, 18:00etan.

Ekainaren 10an izango den Pilotari Eguna, eta dagoeneko abian dira aurtengo txapelketak. Aste honetan, gizonen bi eta erdiko txapelketaren final zortzirenetako kanporaketak jokatuko dira, gaur eta bihar artean. 

Gaur, 18:30ean hasita, hiru partida jokatuko dira: 

  1. Txitxo - Jokin Aranbarri
  2. Unai Azpiazu - Markel
  3. Zubizarreta - Matxin IV.a

Bihar, ostirala, arratsaldean eta gauean izango dira partidak.

  • 18:00etan hasita:
    1. Julen Aramburu - Juin
    2. Salegi - Iñaki
  • 19:45ean hasita:
    1. Kuku - Iraitz
  • 21:30ean hasita:
    1. Txaorri - Zabale
    2. Josu Viana - Xomorro

Binakako txapelketaren ordua

Datorren astean, banakako txapelketa aste batzuez alde batera utzita, gizonen nahiz emakumeen binakako txapelketak hasiko dira. Bihar, ostirala, egingo dira partida horien zozketak. Hala ere, gizonen txapelketan, atzo, asteazkena, jokatu zituzten txapelketaren aurre kanporaketako bi partida, eta hauek izan ziren emaitzak:

  1. Egurrola eta Agirre 11 - 22 Montte eta Joritz
  2. Ugaitz eta Torria 22 - 19 Juin eta Xabat

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide