Ander Letamendia sendagileak hitzaldia emango du Kontzejupean

Ander Letamendia sendagilea

Gaur hasiko gara Pelotai Eunerako motorrak berotzen! Ander Letamendia pilotarien sendagilea eta pilotarien historian aditua denak eta Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko historialariak hitzaldia emango dute Kontzejupean, 18:00etan, pilotaren inguruan.

 

Jarraian, 19:00ak aldera, herriko mutilen txapelketako azken bi final laurdenak jokatuko dira. Ondoren egingo da biharko finalerdietako zozketa. Gauean, 22:00etan, denok Gurea pilotalekura joango gara eskuzko Herriarteko txapelketako pilotariak animatzera! Irabaziz gero finalerdietan sartuko da Azkoitia!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide