Guztira 42 bikotek eman dute izena gizonezkoen txapelketan, eta koadroa osatzeko, aurrez hamar kanporaketa — 20 bikote— jokatu beharko dira final hamaseirenetara sartu aurretik. Aurre-kanporaketa horietan irabazten duten hamar bikoteak final hamaseirenetara sailkatuko dira. 22 bikotek aurre-kanporaketak jokatuko gabe egin dute aurrera. Hona hemen aurre-kanporaketetako partidak:
Maiatzak 10, osteguna (18:00etan hasita):
X. Arregi - J. Oñederra vs U. Ucin - K. Azpillaga
Motxa - Txantxon vs Aritz - Ander
Korta - Andueza vs Ioritz - Xuban
Jokin - Gaizka vs Larra - Txitxo
Egurrola - Zapirain vs Alex Pio - Usa
Maiatzak 11, ostirala (18:00etan hasita):
Pepo - Epelde vs Godoy - Txaorri
Arritte II - Artzabal IV - J. Olaizola - I. Oteiza
Juaristi - Plazaola vs X. Azkoitia - D. Garate
Zabale - Gorka vs Ugaitz - Torria
Goenatxotarrak vs A. Madrazo - M. Lizarralde