Azkoitiko herria Izarraitz mendira begira bizi da. Alabaina, Urolako bailara behe lainoaren pean gelditzen denean eta azkoitiarrok gora begiratu eta lainoa besterik ikusten ez dugunean, abereek belarra jaten dute, eguzkia hartzen dute, eta Izarraitzera begira gu baino zoriontsuago sentitzen dira... Horrelako egunetan, abereekin batera mendian, ni ere bai.