Sukaldaritza tailerra, arrakastatsua

Ez dugu 2016.go lehen hilabete hau tailerrik gabe amaitu nahi izan eta hori horrela izanda pasa den larunbatean (urtarrilak 23) sukaldaritza tailerra izan genuen. Oraingo honetan parte hartzea oso altua izan da eta 53 gaztetxo aritu ziren sukaldean trebatzen. Kasu honetan bi postre goxo egiten ikasteko aukera izan zuten, alde batetik “naranjazko tiramisú faltsua” eta bestalde trufa goxo batzuk. Postre hauek burutu ahal izateko elkar lan handia behar izan zuten, nahiz eta bakoitzak bere postrea eraman etxera kideen laguntza beharrezkoa izan zen. Giro bikaina izan genuen eta denon laguntzarekin postre goxoak egitea lortu zuen parte hartzaile bakoitzak. Umeek oso ondo pasa zuten eta hori ikusita mota honetako tailerrak eskeintzen jarraituko dugu. Helbide honetan aurkituko dituzue argazkiak: https://www.flickr.com/photos/floreaga/sets/72157663947959275

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide