Errematea

Ama eta eskola porrota

Erabiltzailearen aurpegia Inma Urteaga 2026ko ekainaren 21a

Liburuak. (Onintza Lete Arrieta)

Inma Urteaga kolaboratzaileak maiatzeko Azkoitia Guka aldizkariaren 'Errematea' atalerako idatzitako iritzi artikulua da honako hau: 'Ama eta eskola porrota'.

Aste Santuko oporrak amaitu dira, eta atsedenaren ordez, neke sakona geratu zait barruan. Kanpoan izan garen egunetan eta etxean gelditu garenean ere atera ditugu ordenagailua, eskola liburuak eta koadernoak... etxeko lanak genituen eta. Ez da erraza izan; negar malkoak, haserreak eta isilune luzeak izan ditugu etxean. Eta denbora guztian alferrikako esfortzua egiten ari ginen susmoa tripa barruan.

Oporrak amaitzean, eskolara itzultzeko une horretan, itzal bat ikusten dut hurbiltzen: eskola porrota. Ez da bat-batean agertu. Badakit. Baina uxatu egin nahi dut. Hola edo hala.

Irakasleekin hitz egin dut, aholkuak bilatu ditut, etxean egitura jartzen saiatu naiz. Baina ez dut aurrerapenik ikusten. Eta bitartean, denborak aurrera egiten du. Beldurra dut. Baina, batez ere, tristura. Etorkizun beltza hurbiltzen sentitzen dut, eta egunero etsipena nagusitzen da gure etxean.

Ikastea ez da inoiz gauza erraza izan, baina beste guztiekin batera hartu dugun trenetik erortzera zoazela eta bertan ezin duzula ezer egin ikusteak... Horrek sortzen didan ernegazioak barrutik kiskaltzen nau

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide