Argazkiak: Jon Andoni Martin
ZUONDOAN ekimenak dokumental bat eta antzerki lan bat aurkeztuko ditu herritarrei harrera zer den azaltzeko.
Zuondoan proiektua, komunikazioaren arlo desberdinak jorratzen ditugun 4 lagunek osatzen dugu.
Zuondoan gure inguruneko hainbat harrera esperientziatan oinarritutako dokumental bat aurkezteko elkartu da.
Jakina denez, gaur egun oraindik ere, Familia Harreraren baliabidea ezezaguna da gizartearentzat. Aldi berean, ordea, gero eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak, familia naturalaren egoeraren ondorioz, horrek dakarren guztiarekin.
Baliabide hori ezagutarazteko helburuarekin, bideo dokumentalaz gainera, antzerki saioa eta informazio hitzaldia prestatu dira, Gipuzkoako hainbat udalerritan.
"Gu ere harrera familia gara"
Lehenengo dokumentala egiteko ideia harrerako umeen eta beraien familien inguruan sortzen den inkognitari erantzuten saiatzea da.
Dokumentalaren egitura Euskal Herriko errealitate eta gune desberdinetako familiei egindako elkarrizketetan oinarrituta dago, eta horiek gauza bat partekatzen dute: guztiak ala guztiak harrera familiak dira.
Bideoak gurasoen, anai-arreben eta harrerako haurraren inguruan bizi diren gainerako pertsonen esperientziak ezagutarazten ditu.
-
Aurkezpen jardunaldia martxoaren 15ean egin dugu,12:00etan Koldo Mitxelenan, eta Beroa Elkarteak eta proiektuaren lau sustatzaileok parte hartu dugu.
Prentsaurrekoaren bideoa (Jon Andoni Martin): http://youtu.be/rr1Zd_pHrsY
- Gizarteari harreraren kulturari buruz hausnarketa eginaraztea eta ingurunean dagoen desinformazioa gainditzea dira bideoaren helburuak.
- Bideoa sorta baten lehenengoa izango da, eta asmoa gure gizartean "tabu" diren hainbat gai beste modu batez ikustea da.
Informazio gehiagorako:
Esther Fernández
Tel: 688 877 951
“Maddi eta Antton” antzerkia
Iñigo Aranbarrik eta biok antzerki lan bat prestatu dugu, aurki estreinatu eta urtean zehar ezagutaraziko dena. Haurrei zuzendutako liburuxka bat ere moldatu dugu, Maddi eta Anttonen istorioa kontatuz, Irrien Lagunen elkarlanarekin.
“Maddi eta Antton” lanaren haria parke batean garatzen da, eta bertan Maddik eta Anttonek, beren jolas, elkarrizketa eta zalantzen bitartez, harrerako umeen egoera hurbilagotik ezagutzeko aukera emango digute.
Antzerki lan horren bitartez, gizarteari harrerako haurrei beste begi batzuez begiratzen lagundu nahi zaio, eta horien sentimenduak naturaltasunez tratatzen.
Sail baten lehenengo bideoa
ZUONDOAN hainbat dokumental sortzeko asmoarekin sortu da, gaur egun lantzen zail samarrak diren hainbat egoera edo gairi buruzko ikuspegi baikor bat partekatzeko.
Itziar Elias
Argazkiak: Jon Andoni Martin