OTSAILEKO ANTZERKI MENUA

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Elias 2013ko ots. 5a, 22:24

Zorionekoak gu, antzerkizaleak garenok, 2013 urtea Azkoitian antzerkiz betea baitago!!!

Alde batetik, herri ekimenetik bultzatu den antzerki sarea dugu, hilean behin antzerkiaz

gozatzeko aukera emango diguna. Bestetik, Matadeiko antzerki jardunaldiak ditugu otsailetik

ekainera bitartean, 9 emanaldiz gozatzeko aukera emango dizkigutenak. Eta azkenik, udaletxetik

programatzen jarraituko dituzten antzerkiak.

Bada bai ze ikusia gure herrian!!! Eta gustu handiz emanaldi hauen berri ematen saiatuko naiz.

OTSAILEKO ANTZERKIAK

OTSAILAK 3

POZA antzezlana izango dugu Matadeixen arratsaldeko 19:00etan; aurre-estrenaldia izango da.

Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio kontra.

Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea mozkortzen,

dantzatzen, ahotsa kantu betean urratzen… horren lekuko denari

sortzen zaion egonezina da lan honen abiapuntua.

Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak.

Arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu dute Metrokoadroka

kolektiboko kideek, eta topatutakoa ia beti izan da beste galdera bat.

Elementu ez eszenikoetatik abiatu dira egileak eszenarako lan bat

osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.

OTSAILAK 16

SAHARA antzezlana, arratsaldeko 20:30ean Baztartxon. Lasarteko KUKUKA taldearen eskutik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide