Askok jakingo duzue Koldarrak antzerki taldeko partaide naizela;
Koldarrak antzerki taldea herrian antzezlan bat egiteko sortutako taldea
da. Antzezlana egitea lortu genuen, eta aurrera begira jarri ginen.
Zer gehiago egin genezakeen? Antzeztea bakarrik al zen gure nahia?
Galdera horiei erantzunez goaz pixkanaka, eta momentuz garbi duguna,
antzezteaz aparte, herrian antzerkia bultzatzea era badela gure nahia.
Eta horretarako hamaika bide daude.
Zer edo nola egin aztertzen ari ginela, EHAZEren (Euskal Herriko
Antzerki Zaleen Elkartea) sarearekin topo egin genuen. EHAZE
katalogo bat prestatzen dabil, gu bezalako antzerki taldeei laguntzeko
asmoz, hau da, presupuesto baxuekin antzerkia egiteko prest dauden
antzezlanei bultzadatxoa emateko asmoz, eta antzerkia maite duten
guztiei, krisia dela eta ez dezaten antzerkia gozatzeko aukera galdu.
Ideia ona zela iruditu, eta Xirikatzen kultur mahaian proposatu
genuen ekimena, denon artean aurrera eramateko. Ondoren,
udalarekin harremanetan jarri ginen, eta, zorionez, han ere begi onez
ikusi zuten proposamena.
Ez da ahaztu behar ekimen hau herritik bultzatzeko egina dagoela,
hau da, norberak bere herrian Sarea bultzatu behar du, honela
Koldarrak antzerki taldea eta Xirikatzen Kultur mahaiaren lana
datozen antzerki taldeak atenditu, antzokiko sarreran egon, kartelak
jarri, …. izango da. Noski, ezinezkoa izango zen guretzat hau aurrera
eramatea udalaren diru laguntzarik gabe.
Bueno, ba honela lortu dugu EHAZEren Sarea Azkoitira ekartzea,
hilero antzezlan bat edukiko dugu herrian. Momentuz, urtarrileko
eta otsaileko antzerkiak ditugu lotuta, baina denok hartu dezakegu
parte honetan eta, noski, antzerkiren bat ikusteko gogoarekin
bazabiltzate edo proposamen berezirik baduzue, gustu handiz
jasoko dugu zuen proposamena. Denok gozatzeko baita ekimen hau.
URTARRILAK 9, ASTEAZKENA, 11:30EAN:
EKIMENA AZALTZEKO PRENTSAURREKOA.
URTARRILAK 11, OSTIRALA, 20:30EAN:
8BEGI GILKITXARO TALDEAREN ANTZEZLANA
OTSAILAK 16, LARUNBATA, 20:30EAN:
SAHARA KUKUKA TALDEAREN ANTZEZLANA
Itziar Elias