GAZTA ZATI BAT

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Elias 2012ko aza. 5a, 22:20

GAZTA ZATI BAT

Orain dela gutxi ikusteko aukera izan dut dokumentala, eta, egia esan, denoi gomendatzeko moduko dela iruditzen zait.

Dokumentalak hunkitu egin ninduen, barre egin nuen, eta ze pentsa ere eman zidan, baina garbi utzi zidana honakoa izan zen: zerbaitbenetan nahi bada, egunero irudikatu eta amestutako horri egunero saiakera txiki bat eskainiz gero, lortu dezakegula egia bihurtzea.

Positiboegia agian, askorentzat bai, ziur nago. Baina herri ekimenean gabiltzanok badakigu, positibo izango ez bagina, ez zirela herrietan hainbat eta hainbat ekitaldi, festa, kultur mahai, etab. izango eta badaude. Gehiago esango nuke, badaude eta ondo funtzionatzen dute, baliozko piezak dira hainbat herritan. 

Eta zergaitik ez hau denon eskubide den gai batekin egin? Txikiak gara bai, behin eta berriz errepikatu digute, badakigu.

Baina beraiek kanpotik esaten diguten bezain txikiak gara, edo agian ez gara hain txikiak eta eskubideak, geureak behintzat, eskuratzeko gai gara? Auskalo, ez baitigute aukeratzen lagatzen.

Ai! Zenbat sentimendu eta zenbat galdera egin arazi dizkidan Idiazabaldik sortutako ekimenak.

Merezi izan du ikusteak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide