KULTURA ASTEA

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Elias 2012ko uzt. 7a, 22:18

Kaixo denoi, badator Kultur astea!!

Hurrengo astean, ekainaren 18tik 24ra bitartean, kultur astea izango dugu Azkoitian.

Herriko kultur sortzaile, norbanako eta taldeen ekintzak kaleratzea da kultur mahaiaren intentzioa kultur aste honetan.

Erakusketak, ikastaroak, tailerrak, bazkaria, erromeria, kontzertuak,bertso saioa, kale antzerkia, denetik izango dugu herrian.

Kultur mahaiaren izenean eta neurean, herrian ditugun kultur ekintza ezberdinak ezagutu,parte hartu eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu!!

Ondo pasa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide