Doinua: 'Haizea dator ifarraldetik'.
Hogeita bost bat urte pasata
iritsi zaie azkena
a zer sorpresa jaso genuen
denok Berri Txarrakena
ibilbidea bukatzea da
ta erabaki dutena
baina oraindik urte hau falta
dela berririk onena
iparra galduz hegora joan
bere kantak dioena
oihu eginez galdu zaitezte
kontzertuetan barrena.
Azken arnasa entzun nahiean
zaletua larri dabil
sarreraren bat ere lortzeko
oso garaiz eta abil
dagoeneko webguneetan
egin zaizkigula murgil
denbora denez poligrafoa
ta amaiera da hurbil
azken taupadak disfrutatzeko
prestatu neska ta mutil
Berri Txarraken katedralakin
orain jaio musika hil.