Irakasleon baldintzak ere
daude oso okertuta
hartu dituzten erabakiek
ez digute lagunduta
ta horregatik azkenaldian
gabiltza haserretuta
Euskal Herriko ikasgeletan
denok eskutik helduta
Hezkuntza Saila sindikatuak
berriz ezin ulertuta
aurre egiteko greba egunak
ditugu konbokatuta.
Kalitatezko Hezkuntza dela
guztiontzat helburua
baina aldatu beharra dago
dugun testuingurua
denon artean detektatu da
arazoen sorburua
jarri behar da horretarako
inbertitzeko dirua
etorkizuna hobetzekotan
da apustu segurua
adibidetzat har dezakegu
Finlandiako eredua.
Doinua: Bazkaltzean gogoa neukan.