Berreskuratu duela hamar urte erabiltzen zenituen barren zabala duten bakeroak eta egokitu oraingora. Antezko jaka edo top batekin konbina ditzakezu, oihal hori udazkenean gure armairuko protagonista izango da eta. Hotzari aurre egiten ausartzen diren horientzat, belaun azpirainoko galtzak ere aurki ditzakegu; erabat estanpatu desberdinekin, eta, betiere, zabalak eta gerrirainokoak. Erresuma Batuko jatorrietara hurbildu eta ausartu British estiloari jarraitzen; koadrozko estanpatuak izango ditugu aliatu. Hala ere, Euskal Herriko tenperatura ezagututa, ez da erraza izango horiekin ausartzea. Baina ez larritu, gerritik hasi eta oinetaraino iristen diren galtza zabalak ere badira eta. Egunero erabiltzeko modukoak edo jantziagoak. Oraindik galtza zabalek edo barren zabaleko galtzek guztiz konbentzitzen ez bazaituzte, galtza zuzenetara jo dezakezu. Galtza estuak inola ere utzi nahi ez badituzu, berriz, lasai, beste denboraldi batzuetan ikusiko dira-eta kalean. Ez da hain erraza izango gure artetik uxatzea.