Errematea

'Mainstream'

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Elezgarai 2025ko mar. 24a, 10:52

Zetaken Mitoaroa ikuskizuneko argazki bat. (Zetak)

Imanol Elezgarai kolaboratzaileak otsaileko Azkoitia Guka aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honako hau: 'Mainstream'.

2016an Berri Txarrak taldeak agertoki handiak tarte baterako utzi eta gaztetxe bira bat iragarri zuen, beren musika hastapenetako agertokietara hurbiltzeko ekimenean. Bost gaztetxe aukeratu zituzten: Zipa, Bonberenea, Astra... Ez txikienak horiek ere, noski. Eta hala ere, nola ez, sarrerak aitaren batean agortu ziren, ordurako oraindik nafarrek beren ibilbidearen amaiera gertu zegoela jakinarazi ez bazuten ere.

Ordutik, hainbat egunetako festibal erraldoiak, talde eta artista mitikoen estadioetako birak edota, denboran gertuago, Zetaken Mitoaroak sorturiko ikusmira ezagutu dugu. Makroekitaldi masiboak, ikuskizun eta artifizio (zentzurik onenean), kontzertu soil baino. Hilabeteak (urteak!) lehenago aurreratzen diren hitzorduak, zeinetara beste hainbeste denborarekin atxikitu behar zaren, bestelakoan ez baituzu aukerarik izango aurrerago erabakitzeko. "Ni bertan egon nintzen"-aren planifikazio luzeak irabazi dio akordeen efimerotasunari; zita historikoen bilduma osatzeak melodiaren asebetetze inprobisatuari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide