Kode bakoitzarekin prezio bakarra eman ahalko da 'Prezio Justua' kanpainan

Herenegun hasi genuen Rural Kutxaren erakusleihoan dauden produktuen balio justua asmatzeko kanpaina, eta partaidetza polita ari da izaten.

'Prezio Justua' kanpaina martxan da. Hala eta guztiz ere, herritar askok hainbat prezio desberdin eman ditu kode bakarra erabilita. Jakinarazi nahi dugu, kanpainan parte hartu nahi dutenek prezio bakarra eman ahal dutela kode bakoitzarekin. Prezio bat baino gehiago jasotzen baditugu kode berarekin, lehena erregistratu den prezioa hartuko da kontuan; besteak ez dira kontuan hartuko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide