Lelo lehiaketaren azken saria banatu du Herrixenek

Herrixen merkatari elkarteak lelo lehiaketaren azken saria banatu du. Maialen Silvanek irabazi du 50 euroko bonoa, lelo irabazlea aukeratzeko bozketan parte hartzeagatik.

Elkarteak ekainean abiatu zuen lelo lehiaketa, herritarrak merkataritza txikiaren inguruan sentsibilizatzeko asmoz. Juan Ramon Alberdik sortutako honako lelo hau izan da irabazlea: "Komertzixo txikixe, herrixen esentzixe".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide