II. Herrixen Eguna ospatuko da asteburuan

I. Herrixen Eguna ospatu zuten iaz.

Pasa den urteko arrakasta ikusita, aurten ere Herrixen Azkoitiko Dendaixen elkartearen eguna antolatu dugu zapaturako.

 

Ostiralean, 18:00etatik 21:00etara, Herrixen Tonbolaren irekiera Torre Zuri erakustokian. Zapatuan izango dira ekintza nagusiak. 11:30etatik 14:30etara egongo da irekita Herrixen Tonbola. Ordu berean, trikitixa doinuek lagunduta, txorizo dastaketa egiteko aukera egongo da herriko plazan.

Arratsaldean, berriz, umeentzako puzgarriak eta tailerrak egongo dira plazan. Txu-txu trena ere herrian zehar ibiliko da. Musikaz girotuta, II. Zakelmari pintxo lehiaketa jokatuko da herriko plazan. Egun osoan zehar jendeak euro baten truke lehiaketara aurkezten diren pintxoak jateko aukera izango du. Ondorengo sei taberna hauek hartuko dute parte lehiaketan: Tta-kun, Orbela, Koxka, Zurt, Latz eta Etxe-Aitz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide