'Herrixen' txartel berriaren abantailak

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea

Azkoitia Visa Txartelaren berri ematen dizuegu. Martxoaren 16tik aurrera martxan dago eta abantaila ugari eskainiko dizkizue. Herrixen txartel zaharra ordezkatuko du. Hona hemen herritar guztiok txartel honen inguruan jakin beharrekoak:

 

- Doakoa da, ez du inolako gastu gehigarririk, ez komisiorik, ez mantentze gasturik.
- Ez da beharrezkoa bankuz aldatzea,erosketen gastuak zure ohiko banketxean
  helbidera ditzakezu
- Doako aseguruak ditu
- Visa txartel batek dituen abantaila guztiak ditu
- Azkoitiko kiroldegiko bazkide bazara, sartzeko balio dizu.
- Herrixen elkarteko dendetan ordainketak 3 hileko epean egin daitezke ,interesik
  gabe
- Berehalako kontsumorako kreditua eskeintzen dizu
- Udal liburutegiko zerbitzuaz gozatzeko aukera
- Momentu honetan, Azkoitia Visa Txartelarekin ordaintzen duten
 guztiek (apirilak 15 arte) %5eko deskontu zuzena izango dute beti eta
 batzuetan %10.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide