Gaia: Selektibitatea
Doinua: Sentimentua sartu zitzaidan
Ikasturtea pasa ondoren
etxeko lanez beteta,
USE frogako hasia dugu
ikasleok prestaketa,
batzuk lur jota, besteak fresko
baina gehienok erreta,
ez zaigu eta baliogarri
ekaineko azterketa,
behin bukatuta ikasitako
dena ahazten zaigu eta.
Atera nahian historiako
testu bakoitzari garra,
matematikan zenbakiak ta
latin hizkuntza zaharra,
hainbeste orduz sarri galtzen dut
gogoa eta indarra,
ta maiz lasaitze aldera izan
ohi dut pentsatu beharra,
ni ez naizela hori egingo
ta egin duen bakarra.