Giza katean parte hartzeko izena emateko aukera pintxo-potean

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2018ko api. 25a, 10:45

Azkoitiko Gure Esku Dago ekainaren 10eko Giza Katean izena emateko izen-abizenak biltzen ari da. Orain arte zapatuetan egon badira ere, aste honetan osteguneko pintxo-potean eliz atarian jarriko dute mahaia.

 

Aste honetan ostegunean bakarrik jasoko dituzte izen-abizenak, baina datorren astetik aurrera ostegunetan eta zapatuetan elkartuko dira, 11:00etatik 13:30era.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide