Hori dela eta Floreagako geletaraino eta atariraino festa ekarri digute aste honetan. Txiki eta handi, haur eta heldu… guztiak festan murgildu gara ilusio eta gogo ikaragarriz!
Trikitilariekin dantzatu eta kalejiran ibili gara, herri kirol desberdinak ezagutu ditugu, taloak egin eta jan ditugu eta nola ez, etxera eramateko txerria ere prestatu dugu. Aurtengo San Andresak bereziak izan dira! Goratu dezagun denok Azkoiti, herri polita eta alaiena!
Ikusi argazki bilduma osoa.