Ezkurrak ereiten

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea

Gaur bisita berezia izan dugu gurean. Zuhaitzak bizirik taldeko Aitor eta Iñaki etorri zaizkigu eta LH2ko ikasle eta irakasleok, aukera izan dugu, ezkurrak nola ereiten diren ikusi eta ikasteko. Haritz ezkurrak erabili ditugu horretarako, eta artearenak jasotzen dituztenean, ekarriko dizkigutela esan digute. Zain izango gaituzue ateak irekita eta gelan ereiten ditugunak ere, erakutsiko dizkizuegu. Mila esker zuen bisitagatik!

Argazki gehiago hemen ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide