Gaur, irailak 27, Fridays for future egitasmoarekin bat egin dugu Floreagan. Mugimendu horren sortzailea Greta Thunberg da, Suediako 16 urteko neskatoa. Aste honetan, Nazio Batuen Erakundeak antolatutako goi-bileran parte hartu du, klima aldaketaren inguruan bere ikuspuntua adierazteko politikari esanguratsuen aurrean hitzaldi hunkigarria emanez. Arazo honi ikusgarritasuna emateko guk ere lanean jardun dugu aste guztian zehar eta gaur, guztiok batera, patiora irten dugu. Hasteko, Iraeseko bi kidek beraiek prestatutako testu bat irakurri dute. Jarraian, 6. mailakoek klima aldaketaren inguruko bertsoak kantatu dituzte. Beste guztiok, kartoi berrerabilietan idatzitako aldarrikapen mezuei ahotsa eman nahi izan diegu, Gure mundu berdea zaindu nahi dugu oihukatuz. Larunbatean gorren eguna denez, mezua zeinu hizkuntzan ere esan dugu, pertsona gorrei keinu eginez.
Gogoratu: denon esku dago klima aldaketa gelditzea!
Argazki gehiago hemen ikus daitezke.