Goizean goiz, Guraso Batzordekoak gauza guztiak prestatzen aritu ziren patio berdean, eguraldi kaskarra baitzegoen. Euskal Dantzen ikuskizun bikaina izan zen. Gero, meza, Floreagako elizan, Koldo Vergarak eta Davidek eman zuten. Guraso Batzordekoek egin zituzten irakurgaiak, eta euskal dantza ederra egin zen eskaintzen unean.
Meza ondoren, txorizo pintxo eta trago bikainak izan genituen patio berdean. Gainera hainbat lehiaketa ere izan genituen: soskor bilketa, futbolin txapelketa (guraso eta ikaslez osaturiko bikoteak), soka-tira… Gainera, San Jose Ipuin Lehiaketako sarien banaketa egin zen. LH3-6n taldekako lanak eta sariak izan ziren. DBH 1-2n banakakoak. Zorionak Floreagako ikastetxeko familia guztiei!!!