Danborrak astindu dituzte Floreagako ikasleek San Sebastian bezperan

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2018ko urt. 22a, 09:24

San Sebastian egunean festa handia bai Donostian, bai Azpeitian eta baita Floreaga Salestar Ikastetxean ere. Aurten ere, 2 urtekoek eta Haur Hezkuntzako haurrek, danborrada zoragarria eskaini digute. Nahiz eta eguraldi txarra egin arratsaldeko lau eta erdietarako denak zeuden elkartuta On Bosco frontoian eta bostak bitartean beraien guraso, aiton-amonak… aurrean danborrak astinduz. Eskerrik asko zuen txaloengatik eta ikuskizun hau gustukoa izango zelakoan, datorren ikasturtera arte.

 

2018ko Floreaga ikastetxeko danborrada, iruditan

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide