Nerea Mendizabal psikopedagogoak hitzaldia emango du Floreaga Ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea

Nerea Mendizabal psikopedagogoak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, urriak 31, Floreaga Salestar Ikastetxeko bideo-gelan, 17:30ean.

 

«Oinarri sendoa duen haurtzaroaren gaia hizpide hartuta, guraso bezala izan daitezkeen zalantzak edo kezkak argitzen saiatuko da hizlaria», adierazi dute ikastetxetik. Hori horrela izanda, Floreagatik gonbidapena luzatu nahi zaie herritar guztiei, hitzaldia irekia eta doakoa izango baita. Solasaldia euskaraz eskainiko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide